Arkitekturaren arkeologia
Eraikin guztiak aztarnategi arkeologikoak dira, batez ere eraikin zaharrak. Era askotako lan eta erreformen ondoren, beren paretek ere estratuak pilatzen dituzte. Estratifikazio arkitektonikoaren analisian espezialistak gara.
infoLan topografikoak
Ondarearen alorrak malgutasuna eta proiektu bakoitzaren baldintzetara egokitzeko ahalmena eskatzen du. Edozein aplikaziori egokitutako soluzioak eskaintzen ditugu erregistro grafikoaren alorrean.
infoLaser-eskanerra eta web difusioa
Adituak gara laser-eskanerraren erabileran. Gure berezko softwarea dugu, teknika honekin lortutako ‘puntu-hodeien’ fitxategiak edozein erabiltzailek bistaratu eta erabili ahal izateko.
infoBisitaldi gidatuak
Edukiak zaintzen ditugu. Gure bisitaldi gidatuak, aisiaren eta entretenimenduaren alderdiez gain, bisitariari emandako informazioaren kalitate zientifikoaz ere arduratzen dira.
info







